Euskadiko Kide Ugariko Familien Ekartea

Newsletter


Nº 70  
2011 Urria

EUSKADIKO KIDE UGARIKO FAMILIEN ELKARTEA



HIRUKIDEREN BIDEO BERRIA


"Ez litzateke alderantziz izan beharko"


Gure V. Kongresuan Hirukideren azken bideoa estreinatu genuen. Bestela izan ez zitekeen bezala, aldarrikapen bideo bat da, oraingoan arreta lana eta familia adiskidetzean jartzen duena.


Beste behin umeei utzi diegu protagonismoa, eta oso modu argi eta zuzenean erakusten dute adiskidetzearen funtsezko oin bat errenka dabilela: laneko eta eskolako ordutegien bateratzea.


Internet bidez ahalik eta hedapen handiena ematen laguntzeko eskatzen dizuegu. Badakizue, posta elektroniko bidez zabalduz, sare sozialetan, sartzen zareten blogetan eta abarretan partekatuz...





HIRUKDEREN WEB-GUNE BERRIA


www.hirukide.com


Abian da gure web-gune berria. Helbideak www.hirukide.com izaten jarraitzen du, baina ikusiko duzue asko aberastu dela itxurari zein edukiei dagokienez (aldizkarien hemeroteka, elkarrizketak pertsona garrantzitsuei, familiak, berri interesgarriak, blogetarako estekak...). Modu dinamiko eta errazagoan sartu ahal izango zarete horietara guztietara.




ZATOZ PATINATZERA TXURI-URDINERA

Donostia, azaroak 13



Gasteizen BAKHrekin egin genuen bezala, akordio batera iritsi gara Txuri-Urdin izotz-pistarekin, beraz, azaroaren 13an, patinatu nahi dugun Hirukideko kide guztiok 3,25 eurotan egin ahal izango dugu, eta behar izanez gero, boten eta kaskoen alokairua barne egongo da. Ia % 70eko deskontua da. un 70% de dto.


Egun osoan zehar egingo da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00retatik 21:00etara.




HIRUKIDE HAURREN ETA NERABEEN ESKUBIDEEN ALDE

Gasteiz, azaroak 26



Datorren azaroaren 26an gure laguntza emango diogu Gasteizko Udalari, azken urteotan egin dugun bezala, Haur eta Nerabeen Eskubideei buruzko Konbentzioaren XXII. Urtemuga ospatzeko.


Hirukideren standa, beste elkarte batzuenekin batera, Foruen Enparantzan kokaturiko karpa txikian egongo da (frontoi aldean), eta bertan haur eta helduekin eskulan dibertigarriak egingo ditugu 10:30etik 14:00etara. Zuen zain egongo gara!




IKEA BARAKALDOREN ESKAINTZA BEREZIA



Akordio batera iritsi gara Ikea Barakaldorekin, beraz, Hirukideko familia bazkide guztiok 10 euroko opari-txartela izango dugu 100 euroko erosketa bakoitzagatik.


Gainera, gure seme-alaba guztiek haurrentzako doako menu bat gozatu ahal izango dute (Pasta Petit Suise, Smoothie frutak). Kasu bietan nahikoa izango da Hirukideko bazkide-txartela erakustea (gomendatzen dizuegu dauzkazuen familia-txartel guztiak eramatea).


Eskaintza 2011ko azaroaren 31 eta abenduaren 31 bitartean egongo da indarrean, Ikea Barakaldon baino ez.




GABON-TXARTELEN HAURRENTZAKO LEHIAKETA

Abenduak 1 arte



Aurten ere zuen seme-alabek Gabonei begira antolatzen den gabon-txartelen lehiaketan parte har dezaten animatzen zaituztegu. Adinen araberako bi kategoria egongo dira, 4 eta 9 urte bitartekoa eta 10 eta 14 urte bitartekoa, hain zuzen. Zuen Gabon-txartelak bidaltzen dizkiguzuen familiak EspaƱako Federazioak antolatzen duen VI. Lehiaketan parte hartu ahal izango duzue eta, era berean, Hirukiden partaide guztien artean burutuko dugun zozketan, Hirukideren bost merchandising-sorta banatuta.


Ahal bezain laster ekitea gomendatzen dizuegu, epemuga abenduaren 1ean baita. Egun batzuk barru espero dugu oinarriak eta datu guztiak xehetasun osoz sartu ahal izatea gure web-gunean.




ORDUTEGIAK ARRAZIONALIZATZEKO VI. KONGRESU NAZIONALA



Azaroaren 15 eta 16anOrdutegiak Arrazionalizatzeko VI. Kongresu Nazionala burutuko da Donostiako Kursaal Jauregian. Ordutegien Arrazionalizaziorako Batzorde Nazionalak eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta, lehenengo aldiz egingo da Euskadin.


Enpresen ordua da izenburu orokorraren baitan, VI. Kongresu Nazional honek EspaƱako jendarteko estamentu guztiak kontzientziatu nahi ditu, bereziki enpresak eta bertako enpresariak, denboraren erabilpen egokiagoaren eta laneko ordutegiak arrazionalizatu eta malgutzeko beharraren inguruan, Europako gainerako herrialdeetakoekin parekatzeko.


Egitaraua




Publicitate


Publicitate


Publicitate


ABISUAK



Bazkideen deskontuak



ESKAERAK ETA ESKAINTZAK



Iragarki berriak



AISIA FAMILARTEAN



Iragarki berriak




HIRUKIDE


Sofia Erreginaren etrb. 112

(Nazio Batuen izkina)

01015 Gasteiz (Araba)

Tfno: 902 44 03 03
Fax: 945 12 35 27


hirukide@hirukide.com


www.hirukide.com




Para ampliar o revisar cualquier dato, no dudes en visitarnos en:
HIRUKIDE · Kide Ugariko Familien Ekarteetako Euskadiko Federazioa
Sofia Erreginaren etrb. 112 (Nazio Batuen izkina) - 01015 Vitoria-Gasteiz
Tfno: 902 44 03 03 - 945 25 36 02 / Fax: 945 12 35 27
hirukide@hirukide.com
Diseinua: Diselan - 2mas2Publicidad