Hirukide. Kide Ugariko Familien Ekarteetako Euskadiko Federazioa

Agenda

FEFNren II. IPUIN-LEHIAKETA

30-Api-2010

FEFNk kide ugariko familiak buruzko II. Ipuin-Lehiaketa Nazionalera deitu gaitu, lehiaketa bazkide diren kide ugariko familietako 8-14 urte bitarteko seme-alabei zuzenduta dago. Lehen saria Play Station Eramangarri (PSP) bat izango da, eta finalistari liburu-sorta bat oparituko zaio. Lanak aurkezteko epea martxoaren 15etik apirilaren 30era izango da.

Bigarren lehiaketa honen izenburua “Nire aitona-amonak, familia handi baten jatorria” da, figura horien garrantzia nabarmentzeko, familien jatorrian daudelako eta bertan euren jakinduria, samurtasuna eta abar direla-eta oso paper garrantzitsua jokatzen dutelako.

Ipuinek 3 orri izan beharko dituzte gutxienez eta 6 gehienez. Posta elektronikoz bidali ahal izango dira concursodecuentos@familiasnumerosas.org helbidera edo posta arrunt bidez helbide honetara: Federación Española de Familias Numerosas – Concurso de cuentos- Av. América, 4 - 1ºB, 28028 Madrid. Bi kasuetan egilearen datu pertsonalak adierazi beharko dituzue: haurraren izen-deiturak, adina, helbidea eta telefono-zenbakia. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure web-guneko (www.hirukide.com) Jarduerak atalean aurkituko dituzue lehiaketako oinarriak.

Bidali ohar hau lagun bati

Gobierno Vasco