Hirukide. Kide Ugariko Familien Ekarteetako Euskadiko Federazioa

Agenda

FAMILIA UGARIEN BILTZAR NAGUSIA. MADRIL

30-Urr-2010

2010eko urriaren 30a eta 31

Jakinarazten dizuegu Familia Ugarien VII. Biltzar Nagusia –Familia Ugarien Espainiako Federazioak antolatua– 2010eko urriaren 30ean egingo dela Madrilen.

Aurtengo Bitzarrean, Jardunaldia Kongresuen Jauregian (Paseo de la Castellana, 99, Madril) egingo da, “familia ugariak, etorkizuneko konponbideak” goiburuarekin, eta gaurkotasun handiko hainbat gairi buruzko (hala nola pentsioak eta krisialdi demografikoa, seme-alabak eta garapen pertsonala, eta abar) ponentziak eta mahainguruak egingo dira bertan.

Hasiera batean, izena emateko prezioa 50 euro izango da familia bakoitzeko, honako hauek barne: Biltzarrean izena ematea, haurrentzako haurtzaindegi-zerbitzua, egun horretako janaria, eta hoteleko logela batean gau batez egoteko eta gosari baterako eskubidea. Beste logela bat behar izanez gero, 50 euro gehiago ordaindu beharko lirateke.

Eta gainera, hurrengo egunean Madrilgo Jolas Parkera joango gara, familia bakoitzeko 50 euroren truke, familia-asteburua osatzeko.

Bidali ohar hau lagun bati

Gobierno Vasco