Hirukide. Kide Ugariko Familien Ekarteetako Euskadiko Federazioa

Agenda

HIRUKIDEKO BAZKIDEENTZAKO BEHERAPEN BERRIAK (APIRILA- MAIATZA-EKAINA)

15-Uzt-2010

Ekaina, Uztaila eta Abuztuan zehar honako beherapen hauek lortu ditugu familia bazkideentzat

AHOLKULARITZA

UNIGEMSA
Aholkularitzan eta oro har kudeaketan aritzen den enpresa honek % 20ko deskontua eskaintzen digu bere edozein zerbitzu profesionaletan (lana, zergak, kontabilitatea, arlo juridikoa, merkataritzakoa eta berankorren kobratzea), baita lan, zerga eta kontabilitateko dokumentazioaren izapidetzean ere.

Askatasunaren Hiribidea, 7, 7C. Donostia

AISIALDIA

CAMPUS CERDANYA
Gironako ostatu honetan % 10eko deskontua egingo digute edozein egonalditan (ezin da beste eskaintza batzuekin metatu), eta % 15ekoa familiaren oporraldietan, abuztuan: “Family & Sport Camp“.

Avinguda Ramon Condomines, 14. Puigcerdà (Girona)
972 88 35 30

CONTINENTAL HOTELS HISPANIA
Hotel-establezimendu hauetan % 25eko deskontua eskaintzen digute 1. logelan eta % 50ekoa 2. logelan.

www.expressbyholidayinn.es

HALCON VIAJES
Gure aldizkariaren 39. alean esaten genuen agentzia honek % 3ko deskontu gehigarria egiten zigula Hirukideren txartela aurkeztuta, baina ez genuen zehaztu hori bakarrik aplikatzen dela Halcón Viajes-en berariazko opor programetan (Travelplan). Barkatu eragozpenak.

www.halconviajes.com

HOSTAL L’ANTIC ESPAI
Bartzelonako ostatu-etxe honetan % 15eko edo 20ko deskontua eskaintzen digute, urte-sasoiaren arabera.
Gran Vía de los Cortes Catalanas, 660. Bartzelona • 933 04 19 45

HOTEL CANADA PALACE
Tarragonako hotel honek hoteleko tarifen gaineko % 15eko deskontua eskaintzen digu Hirukideko bazkideei uztailean eta abuztuan; % 10ekoa ekainean eta irailean, eta % 5ekoa irekita dagoen gainerako egunetan. Haurrentzako ere deskontuak dituzte, adinaren arabera.

Mossen Jaime Soler, 44. Calafell

HOTEL ISASI
Bizkaiko ostatu honetan publikoarentzako salmenta-prezioaren gaineko % 15eko deskontua eskaintzen digute logelen tarifetan, denboraldi guztian, eta beti behe-denboraldiko prezioa aplikatuko digute.

Zubiete, 53. Gordexola
www.hotelisasi.com • 946 79 82 24


ARROPA- DENDAK

BOBOLI
Haurrentzako arropa-denda honek % 10eko deskontua eskaintzen digu gure erosketetan; ezin da beste promozio batzuekin batera baliatu.

Pablo Pedro Astarloa, 15. Durango
Urbil MG. Usurbil


ASEGURUAK

MAPFRE
Aseguru-agentzia honek aukera eskaintzen digu % 20ko deskontua etxeko aseguruan eta % 30era arteko deskontua bizitza aseguruetan, bakarrik alta berrietarako, ez bezero zaharrentzat, Udaberriko aldizkarian (39. alean) gaizki esaten genuen bezala. Barkatu eragozpenak.

Kontratazioa bakarrik e-postaz: emarial@mapfre.com

SANITAS
Lehendik bezero izanez gero, aseguru-etxe honek % 30era bitarteko deskontua eskaintzen digu Sanitasen MULTI polizan, eta baterako ordainketak % 50 inguru murriztuko dizkigu gehien erabiltzen diren zerbitzu eta prestazioetan: etxeko eta ospitaleko larrialdiak, pediatria, eta abar. Uztailaren 31 baino lehen egindako alta berrien kasuan, Sanitas MULTIren polizan hiru hilabete doan izango ditugu, estaldurak eta zerbitzuak zabalduta.
www.sanitasseguros.com

SEGUROS BILBAO - GRUPO CATALANA OCCIDENTE

Aseguru-konpainia honek % 10-15eko deskontua eskaintzen digu automobileko eta etxeko aseguruetan.

www.segurosbilbao.com


AUTOMOBILAK

DANSA-PEUGEOT
Kontzesionario honetan, Peugeot 5008, Peugeot 3008, Peugeot 807 edo Peugeot 308 SW bat erosiz gero bluetooth bat opari. Gainera, lehendik zituzten deskontuei ere eusten diete: auto-marka guztietarako balio duten ISOFIX aulki eta jasogailuetan, eta Peugeot markako modeloetarako bizikleta-euskarrietan.

José Vara, 15 (Max Center-en ondoan). Barakaldo
944 900 700 (astelehenetik ostiralera).

FIAT TALDEA
Kontzesionario hauek aurtengo bigarren hiruhilekorako deskontu handiak eskaintzen dizkigute Fabrikako Ateko Prezioaren gainean honako marka eta modelo hauetan:
ALFA ROMEO: % 19eko deskontua GT, Brera/Spider eta 159/159 SW modeloetan, % 17ko deskontua 147 modeloan, eta % 10eko deskontua Mito izenekoan.
FIAT: % 21eko deskontua Ulysse-n, % 19ko deskontua Bravo-n, % 18ko deskontua Panda berrian eta Punto, Línea eta Croma (1. seriea) modeloetan, % 16ko deskontua Sedici-n, eta % 8ko deskontua Panda 4x4 berrian.
LANCIA: 18% deskontua Phedra-n (1. seriea), 14% deskontua Ypsilon eta Musa modeloetan, eta % 12ko deskontua Delta-n.

KIA NOVOCAR
Kontzesionario honek modelo hauetako monobolumenetan deskontuak lortzeko aukera eskaintzen digu: Carnival, % 26ko deskontua; Carens, % 21eko deskontua; eta Venga, % 12ko deskontua. Gainera, lurrorotakoetan % 12ko deskontua egiten dute 7 eserlekuko New Sorento-n. Automobiletan, deskontuak % 17-20 artekoak dira. Aipatu deskontuak Fabrikako Ateko Prezioaren gainean egiten dira.

Julio Caro Baroja plaza, 1. Donostia
N1 Errepidea – 470. km (Lintzirin). Oiartzun


BESTELAKOAK

VIDAURRE & PRIETO ARQUITECTOS
Arkitektura-bulego honek % 20ko deskontua egiten digu Hirukideko bazkideoi edozein zerbitzutan.

Egaña, 17 – 3. 1. Bulegoa. Bilbo


EDERGINTZA

BTQ
Edergintzako kontsulta-enpresa independente honek % 10-18ko deskontuak eskaintzen dizkigu kosmetikako produktuak erostean, betiere gutxienez 50 euroko erosketa eginda. Gainera, larruazalaren azterketa pertsonalizatua eta automakillaje-ikastaroa (gehienez 6 lagun) ere eskaintzen dizkigu, doan.

629 90 32 62 • emprendedorasmk@gmail.com

COLONIAS BILBAO
Perfumeak internet bidez saltzen dituen enpresa honek % 5eko deskontua gehitzen die webguneko deskontuei (% 50 ingurukoak izaten dira kolonia originaletan, online egindako eskaeren kasuan). 150 euro baino gutxiagoko erosketa eginez gero, bidalketa-gastuak 7 euro dira.

www.coloniasbilbao.com • 607 95 27 52


ELIKADURA

COCINADO Y EN CASA
Ostalaritzako enpresa honek janaria etxera eramaten du eta % 10eko deskontua eskaintzen digu online dendan egindako erosketan. 60 euro baino gutxiagoko erosketa eginez gero, bidalketa-gastuak 10 euro dira.
Eskatu gakoa Hirukiden.

www.cocinadoyencasa.com • 607 95 27 52

LA OKA Bizkaia
Gourmetentzako elikadura kate honek % 5eko deskontua eskaintzen digu Hirukideko bazkideei bere dendako produktu guztietan, sustapenetan eta abenduan izan ezik.

Portuko Markesaren kalea, 1. Bilbo
Rodriguez Arias, 55. Bilbo
Las Mercedes, 25. Areeta - Getxo
Andra Mari, 3. Durango


ETXEKO LANAK

INTERLAN
Umeak edo zaharrak zaintzeko edota etxeko lanak (kanpo zein barne langileak) egiteko langile kualifikatuak behar badituzu, langileak aukeratzen dituen enpresa honek % 10eko deskontua eskaintzen digu bere edozein hautapen prozesutan. Gainera, dendaria edo ostalaria bazara eta langileak behar badituzu, enpresa honek eskatutako beharrei egokitutako langileak bilatuko dizkizu eta behar diren izapideak burutuko ditu, zu zeu ezertaz arduratu ez zaitezen.

Iparragirre, 11 – 1. D. Donostia


HEZKUNTZA

EDUCATION CENTER GASTEIZ
Irakaskuntza-zentro honek % 17-30 bitarteko deskontua eskaintzen digu informatika eta hizkuntza-ikastaroetan, edo hizkuntza-ikastaro eta bestelako ikasgaietarako errefortzu-eskoletan udako hilabeteetan, eta matrikula dohainik da. Deskontuak orduen araberakoak dira, zenbat eta ordu gehiago kontratatu, orduan eta deskontu handiagoa.

Gorbeia, 31. Gasteiz / 945 21 48 53

IDIOMAS4U
Aholkularitza enpresa da, hizkuntzen ikaskuntzari lotutako hezkuntza programei buruzko kudeaketa eta aholkularitza zerbitzua ematen duena, eta % 10eko deskontua egiten digu helduek zein umeek atzerrian egin beharreko ikasketa programetan, Espainiako kanpamentuetan izan ezik.

916 96 27 11 / info@idiomas4u.com


KIROLA ETA ABENTURA

BTQ EVENTOS Y SERVICIOS
Ekitaldiak antolatzen dituen enpresa honek % 15eko deskontua egingo digu taldeentzako, enpresentzako eta banakoentzako eskaintzen dituzten turismo-produktu guztietan (250 baino gehiago dituzte), airekoetan izan ezik. Deskontu hori aplikatuko da bai jarduera-koadernoan deskribatutako jardueretan, baita eskatutakoaren arabera egindako aurrekontuetan ere. Mugitzeko aukera.

www.btqeventos.com • info@btqeventos.com • 656 79 56 01

DEPORTIVO ALAVÉS
Talde zuri-urdinak % 10eko deskontua eskaintzen digu 2010-11 denboraldiko abonamenduan, Mendizorrotzan jokatuko diren partidetarako sarreretan, eta haurrentzako udako campusean.

Cervantes ibilbidea, zk. g. 945 13 10 18

EXTREM CENTER
Enpresa honek % 10eko deskontua egingo digu kite-surf eta windsurf ikastaroetan inskribatzen dugun lehenengo semearen edo alabaren kasuan, eta bigarren seme-alabatik aurrera, % 15ekoa. Ikastaroak Laredon izaten dira, edo Ebro ibaiaren aintziran.

www.extremcenter.com


LIBURU-DENDAK

ABAC
Liburu-denda kate honek % 10eko deskontua aplikatzen digu Hirukideko bazkideoi paper-dendan, eskulanetarako materialean, arte ederretan eta jostailuetan, eta % 5ekoa liburu, musika, zine, bideo-joko eta elektronikan, Abaclub txartela bere edozein dendatan eskuratuta, Hirukideko txartela aurkeztu eta galdetegi bat bete ondoren. Produktu hezigarrien banaketan adituak diren heinean, % 5eko deskontua eskaintzen digute haur-hezkuntza eta batxilergoko testuliburuetan (prezioaren barruan), honako zerbitzuak eskainita: testuliburuen garaizko banaketa, jarraipen pertsonalizatua, jasotzeko sms bidezko abisua eta Internet bidezko erreserba-kudeaketa. Gainera, testuliburuen 140 euro edo gehiagoko erreserba bakoitzeko 10 euroko opari-txekea eskola-materialean gastatzeko; zenbatekoa hori baino txikiagoa izanez gero, opari-txekea 5 eurokoa izango da. Txekea eman diezazueten nahitaezkoa da Hirukideko txartela aurkeztea. Liburuen erreserba maiatzaren 24tik uztailaren 31ra egin dezakezue, bai Interneten bidez, eskatutako datu guztiak beteta eta Hirukide bazkide zenbakia emanda, bai dendan bertan, eskaera orria beteta eta bazkide txartela erakutsita.
Boulevard MG. Gasteiz
Antonio Gaztañeta, 1-3. Donostia
www.abacocioycultura.es

LIBRERÍAS TROA
Getxoko liburu-denda honek % 10eko deskontua eskaintzen digu eskola-materialean, eta lehen eta bigarren hezkuntzako testu-liburuetan; % 5eko deskontua gainerako testu-liburuetan. Betiere uztailaren 20a baino lehen egin behar da testu-liburuen erreserba. Gainera, SMS bidez jakinarazten dute liburuak iritsi direla eta etorkizunean erosketa gehiago egiteko opari-txekea ematen dute. 200 eurotik gorako eskaera eginez gero, doan eramaten dute etxera, eta % 5eko deskontua egiten dute Estatuko eta inportazioko liburuetan.

Las Mercedes, 20. 944 23 57 55

Donostiako liburu-dendan % 5eko deskontua eskaintzen digute erosketa guztietan.

Gipuzkoa plaza, 11. 943 42 70 08


OSASUNA

AIETE DENTAL
Hortz-klinika honetan % 12ko deskontua lor dezakegu odontologia kontserbatzailean eta % 10ekoa protesi eta inplanteetan. Azterketak eta aho barruko erradiografiak dohainik.

Aiete pasealekua, 62. Donostia-San Sebastián. 943 53 50 10

AMPLIFÓN
Denda honek % 20ko deskontua egiten digu bere edozein bulegotan audiofonoak erostean.

GAES
Entzumen zentro hauek aukera ematen digute bazkideei % 15eko deskontua baliatzeko umeentzako audiofonoetan eta 0-16 urteko umeen entzumenaren balorazioetan (otoskopia, inpedantziometria, tonu audiometria edota entzumenari buruzko azterketa orokorra). % 12ko deskontua helduentzako audiofonoetan, entzumen osagarrietan, babesetan eta etxeko laguntza teknikoetan, aldiroko entzumen azterketetan eta entzumenari buruzko aholkularitza teknikoan. Gainera, % 15eko deskontua berreziketan eta akufenoei buruzko azterketetan; inplanteetan % 3-40 arteko deskontuak, osagarrien arabera.

www.hirukide.com

GENERAL OPTICA
Optika kate honek % 50 inguruko deskontuak eskaintzen dizkigu betaurreko graduatu osoetan, bai foku bakarreko leiarretan, bai progresiboetan (sustapen sortako armazoia + kristal organikoa gogortuak eta islen kontrako tratamendua, graduazioen barruan +/-6,00d.-ko esferak eta +/-2d.-ko zilindroak. 65eko diametroa +leiarretan eta 70ko diametroa -leiarretan).

Eguzkitako betaurrekoetan foku bakarreko leiar organikoak oparitzen dizkigute, kolore marroikoak eta ´G-15 esfera graduazio muga +4,00tik -6,00ra artekoa eta 2,00D-ra arteko zilindroak; 65eko diametroa +leiarretan eta 70ko diametroa -leiarretan.

Prezio berezia Phonak audiofono digitaletarako (okSP modeloa).
Gainera, hiru urteko baliagarritasuna daukan Privilege Txartela lortzeko 19,50 euro kobratzen dizkigute, hots, beste erabiltzaileei kobratutakoaren erdia. Txartel horrek honako abantailok eskaintzen ditu: betaurrekoak apurtuz gero, % 100eko aseguru-estaldura doakoa bi urtez eta 30 eguneko kristal berrietara egokitzeko bermea, berme estetikoa eta asebetetzekoa, bere baitan titularra eta beste hiru lagun gehiago hartzen dituena.
902 90 26 46 / www.generaloptica.es

FARMACIA JOSEBA RUÍZ GOLVANO
Farmazia honetan % 12ko deskontua lor dezakegu parafarmaziako produktuetan eta % 10ekoa bertan egindako homeopatiako produktuetan.
Larratundu, 7 (Otxarkoaga). Bilbao


OSTALARITZA

SANSONATEGI JATETXEA Gipuzkoa
Jatetxe honek % 15eko deskontua egiten digu azken fakturan. Ezin hobea umeekin joateko, berdegunea eta zabuak dauzkalako.

Martindegi auzoa, 13. Hernani

Bidali ohar hau lagun bati

Gobierno Vasco