Agenda
IRAILEKO UDALEKUAK
30-Abu-2010
Irailari begira, datorren 2010-2011ko ikasturtea hasi baino lehen egingo ditugun udalekuetan parte hartu nahi duzuen familioi eskatzen dizuegu aurrerago adierazitako telefono-zenbakietara deituz jakinarazteko, hasierako aurreikuspena izan dezagun, eta beraz, bideragarriak ote diren jakin dezagun. Hona hemen informazio eta datu batzuk, balioesteko aukera izan dezazuen:
LEKUA:
Gasteiz: Zabalgana Eskola. Nazio Batuen hiribidea, 10.
Bilbo: Basurto Eskola. Zankoeta, 2.
Donostia: berresteke, orain arte ez baitugu lortu udalekuak egiteko ikastetxeren batek bere instalazioak lagatzea.
EGUNAK: abuztuaren 30a/irailaren 6a, biak barne.
Hartzaileak: 0-16 urteko haurrak (hainbat taldetan banatuak).
ORDUTEGIAK ETA PREZIOAK:
Goiztiarrak: 08:00-09:30. 3 euro egun bakoitzeko.
Udalekuko jarduerak: 09:30-13:30.
* Egun 1: 10 euro
* 3 egunetarako bonua: 25 euro.
* 5 egunetarako bonua: 40 euro.
* 6 egunetarako bonua: 45 euro.
Jantoki/Ludotekako zerbitzua: 13:30-16:30.
* Haurrek janaria etxetik eramaten badute: 4 euro egun bakoitzeko.
* Haurrek janaria etxetik eramaten ez badute: 9 euro egun bakoitzeko (gutxieneko taldea: 10 haur)
IZENA EMATEKO ETA HARREMANETAN JARTZEKO EPEA:
abuztuaren 13a (ostirala) baino lehen 659 35 98 13ra (Gasteiz), 695 85 94 54ra (Bilbo) eta 697 50 71 31ra (Donostia) deituz, astelehenetik igandera 10:00-20:00etara, edo bestela, colonias@hirukide.com helbide elektronikora idatziz, honako hau zehaztuz: haurren izen-abizenak, adina, udalerria, harremanetarako telefono-zenbakia, haurrak euskaraz hitz egiteko gai ote diren, eta interesatzen zaizkizuen egunak.
Plazak mugatuak dira, eta erreserbak eskabide-hurrenkerari jarraituz egingo dira zorrotz-zorrotz; bazkideek lehentasuna izango dute.
BEHERAPENAK:
bazkideek guztizko prezioaren oinarrizko % 15eko deskontua izango duzue. Deskontu horri beste % 3 erantsi ahal izango zaio kategoria orokorreko familien kasuan, % 5 kategoria berezikoen kasuan, eta horretaz gain, hiru anai-arreba edo gehiagok izena ematen badute, % 6 gehiago metatuko dute. Bazkideak ez diren familia ugariek % 9ko deskontua izango dute gehienez kategoria orokorrekoak badira, eta % 11koa kategoria berezikoak badira, arestian adierazitako baldintzen arabera; familia ugariak ez badira, azkenik, ezin izango dute inolako deskonturik jaso.