Noticias
Auzitegi Gorenak Zaragozako urari buruzko zerga ordenantza bertan behera uzteko agindu du
20-Mai-2008
Auzitegi Gorenak Zaragozako urari buruzko zerga ordenantza “erabat deuseza” dela ebatzi du, Zaragozako Udalaren urari buruzko zerga ordenantzak kide gehien dauzkaten etxeak baztertzen dituelako, eta Aragoiko kide ugariko familien elkarteari arrazoia eman dio. Izan ere, Aragoiko Auzitegi Nagusira jo zuen Zaragozako Udalak bazterkeria argia eragiten zuelakoan, ur kontsumoaren salneurriak ezartzean familietako kide kopurua aintzat hartzen ez zuelako.