Noticias
Gorlizek % 4,5 igoko ditu tasak eta kide ugariko familiei hobaria emango die (EL CORREO)
17-Aza-2008
Gorlizeko udal zergak % 4,5 igoko dira datorren urtean. Baina kide ugariko familiek OHZn % 90eko hobariak izango dituzte euren etxebizitzaren katastro-balioa 20.000 eurotik gorakoa ez bada. Beste baldintza izango da kide guztiak Gorlizen erroldatuta egotea, horrela ekidingo da uda igarotzeko etxebizitzak dituztenek bikotekide bat bertan erroldatzea eta zerga-onurak jasotzea. Ogasuneko zinegotzi Marivi de Andresek azaldu zuen ordainketak helbideratzen dituztenei OHZren fakturetan eta Zirkulazio-Zergan % 5eko deskontuak mantenduko zaizkiela.