Hirukide. Kide Ugariko Familien Ekarteetako Euskadiko Federazioa

Noticias

Gobernuak 'tarifa sozialari' heltzen ez dioten familia ugariei hobaririk emango ote dien galdetu du PP alderdiak (EURPOA PRESS)

16-Urt-2009

Auzitegi Gorenak emandako epai bati buruz hitz egin dute; epai horrek Zaragozako antzeko agindu bat baliogabetzat jo zuen, berdintasunaren printzipioa ez baitzuen errespetatzen.

PP alderdiak parlamentu-galdera sorta bat erregistratu du Diputatuen Kongresuan; sistemak hiru kide baino gehiagoko familiei kalte ez egiteko xedearekin (izan ere, horiei dagoeneko kalte egiten die sistemak gaur egun), Gobernuak argindar-kontsumoaren 'tarifa sozial' deritzonari heldu ezin dioten Espainiako familiei hobariak emateko neurriak hartuko ote dituen jakitea zen galdera horien helburua.

   Ekimen hori Balear Uharteetan PP alderdiko diputatuak diren María Salom, Enrique Fajarnés, Juan Carlos Grau eta Maria Antonia Mercant-ek sustatu dute; horiek adierazi dutenez, Espainiako Konstituzioak jasotzen duen herritar guztientzako berdintasunaren printzipioa urratzen du ekimen horrek, eta Zaragozako Udalak uraren tarifan hasitako antzeko neurria baliogabetzat jotzeko Auzitegi Gorenak erabilitako irizpidea biltzen du diputatu horiek emandako argudioak.

   Lau diputatuek xehatu dutenez, 'tarifa sozial' deritzona sortu izanak "ohiko etxebizitza osoa hartzen du kontuan, bertan zenbat pertsona bizi diren alde batera utziz". Hori dela-eta, familia ugariei tratu hobeagoa emateko "neurriren bat hartzea aurreikusten ote duen" galdegin dio PP alderdiak Gobernuari.

   "Gehiegizko kontsumoa zehatzen duen kontsumo-tarteen araberako tarifa-sistemak hiru pertsona edo gehiagoko Espainiako familiei kalte ez egiteko (dagoeneko kalte egitea diela kontuan hartuz), Gobernuak xedapenik hartzea aurreikusten ote duen" galdetu dute Balear Uharteetan PP alderdiko diputatuak diren adierazitako pertsona horiek.

   "Eta horrek, jakina, pertsona gehiago dituzten familiei kalte egiten die, Ministerioak ez baitu etxebizitza berean zenbat pertsona bizi diren kontuan hartzen duen mekanismo zuzentzailerik eratu", xehatu dute Behe Ganberan PP alderdiko Balearretako ordezkariek.

'TARIFA SOZIALA' "DISKRIMINATZAILEA" IZAN DAITEKE

   Diputatuen aburuz, 'tarifa sozialaren' irizpideak kide gehiagoko familientzat "diskriminatzaileak izan daitezke", eta hori "berdintasunaren printzipioaren" aurkako alderdia da, Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Salaren epaiaren arabera, --esan du PP alderdiak-- kontsumo handienak dituzten tarteak pertsona kopurua kontuan hartu gabe zehatzen dituen tarifa-sistemari buruz Zaragozako Udalak emandako udal-ordenantza ere halakoa den bezala.
   PP alderdiaren ustez, epaia honako honetan oinarritzen da: Zaragozako Udalak "familiei ez zien zerga-tratu bera ematen, eta Espainiako Konstituzioak bermatzen duen herritar guztientzako berdintasunaren printzipioa urratzen ari zen".

   "Azken batean, Auzitegi Gorenak baliogabetzat jo du argindarreko tarifei buruzko ministro-aginduaren irizpide berberak erabiltzen dituen urari buruzko udal-ordenantza bat", adierazi dute diputatuek.

Bidali ohar hau lagun bati

Gobierno Vasco