Hirukide. Kide Ugariko Familien Ekarteetako Euskadiko Federazioa

Noticias

Tarifarik hoberena, tarifa izoztua (LNE.ES)

02-Uzt-2009

Elektrizitate merkatuaren liberalizazioak eta tarifa integralen desagertzeak argiaren garestitzea ekarriko zuela esaten zuen Gobernuak. Horrela izan zen, elektrizitate prezioak, erregulatuta egon edo ez, energiaren koste errealak islatu behar dutelako, azken urteotan pilatutako defizitak saihesteko. Gizarteko talde zaurkorrenetan izango lukeen eragin ekonomikoa moteltzeko asmoz, Industria Ministerioak “gizarte bonoa”ren sortzea hitzartu zuen elektrizitate enpresekin. Deskontu horren bidez, onuradunen argi- prezioa izoztuko da. Horietako batzuentzat (pentsionistak, kide ugariko familiak eta langabezian dauden pertsonak) gizarte bono horren eskaera eta akreditazioa uste zena baino prozesu zailagoa da.

1. Zer da gizarte bonoa?

- Argiaren prezioaren garestitzeak, aukera ekonomiko gutxien duten hiritarrei gehiegi ez kaltetzeko mekanismo bat da. Onuradunentzat, elektrizitatearen prezioa ez da igoko eta urte honetako urtarrilean  adostu eta onartutako tarifa aplikatuko zaie, 2012. urterarte, orduan berriz ere sistema berrikusiko baita. Industria ministerioaren hitzetan, gizarte bono honek 4.5 miloi kontsumitzaileei egingo die mesede.

2. Nor izan daiteke gizarte bonoaren onuraduna?

- Bere ohizko etxebizitza izanda eta kontratuaren titularra pertsona fisikoa izanik, gizarte bonoaren onuradunak 4 kolektibo izan daitezke: euren lehenengo egoitzan 3 kilobatio baino gutxiagoko potentzia kontratatuta duten bezeroak, gutxiengo prestazioak dituzten pentsionistak, kide ugariko familiak eta kide guztiak langabezian dauden etxebizitzen titularrek.

3. Nola eskatu gizarte bonoa?

- 3 kilobatio baino gutxiago duten bezeroak zuzenean sartzen dira gizarte bonora. Hau da, kolektibo honek ez du ezer egin behar gizarte bonoaren onuraduna izateko.Gainerako 3 kolektiboek euren komertzializatzaileari eskatu beharko diote, zenbait dokumentu aurkeztuta.

4. Gutxieneko prestazioak dituzten pentsionistek zer egin behar dute?

- 60 urte baino gehiago dutenen artean Gizarte Segurantzaren erretiro, ezintasun edo alarguntasun pentsio minimo legalak kobratzen dutenek bono soziala jasotzeko eskubidea izango dute. Horietaz gain, 60 urte baino gehiago dutenek eta zahartasun eta ezintasuneko aintzineko asegurua (Sovi) edo pentsioa kobratzen dutenak ere bono horren onuradun izan daitezke.

Onuradun horiek euren kontratuaren titularra den pertsonaren NAN-aren kopia bat, pertsona beraren erroldatze ziurtagiria, azken faktura, aurkeztutako dokumentazioaren egiaztapen deklarazio bat eta Gizarte Segurantzak onuradun izan daitezkeenei bidalitako egiaztagiri bat aurkeztu beharko dute euren elektrizitate konpainian.

 

5.Kide Ugariko Familiek zer egin behar dute?

Onuradun horiek eskaera bat aurkeztu ondoren, euren kontratuaren titularra den pertsonaren NAN-aren kopia bat, pertsona beraren erroldatze egiaztagiria, azken fakturaren kopia eta aurkeztutako dokumentazioaren egiaztapen deklarazio bat eta Kide Ugariko Familien txartela aurkeztu beharko dute euren elektrizitate konpainian.

6. Eta etxebizitza bereko pertsona guztiak langabezian dauden familiek?

Enpresari eskaera bat aurkeztu beharko diote eta horren ondoren euren kontratuaren titularra den pertsonaren NAN-aren kopia bat, famili- liburuaren fotokopia bat, Udalak egiaztatutako etxebizitzan erroldatuta dauden pertsona guztien zerrenda bat, azken fakturaren fotokopia bat, aurkeztutako dokumentazio guztiaren egiaztapen deklarazio bat, horretan familia kide guztiak agertzen direla eta horiek langabezian daudela egiaztatzeko konpainiari erregistro publikoak aztertzeko baimena emango zaio.

Kontsumo baxuak

Bono sozialak 3 kilobatio baino gutxiagoko potentzia kontratatuta duten ohiko etxebizitzen tarifak izozten ditu lehendabizi.

Pentsionistak

60 urte baino gehiago dutenen artean Gizarte Segurantzaren pentsio minimoak kobratzen dutenek eta ezintasuneko aintzineko asegurua (Sovi) edo pentsio ez kontributiboa kobratzen dutenek gizarte bonoa jasotzeko eskubidea dute.

Kide Ugariko Familiak

Kide Ugariko Familien Babes legearen terminoak betetzen dituzten familiak.

Langabezian dauden familiak

Etxebizitza bateko kide guztiak langabezian daudenek. Langabezi egoeran egongo da pentsionista baldintzak betetzen ez dituenak eta lan jarduerarik egiten ez duenak.

 

Bidali ohar hau lagun bati

Gobierno Vasco