Noticias
Eskaera baten bost zutabeak (DIARIO VASCO)
21-Ira-2009
Bost dira Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioaren aldarrikapen nagusiak.
Horietako bat da udal zergen hobariak sarrera errealei aplikatzea, oraingoei aplikatu beharrean, oso sarrera baxuak baitira.
Beste alde batetik, jada onartutako Familiaren Laguntzarako Legea homogeneoki garatzea da beste aldarrikapenetako bat; modu horretan, hiru lurraldeetan berdinak diren errenta homogeneoen arabera banatuko lirateke laguntza instituzionalak.
Hirugarren aldarrikapena Euskadiko kide ugariko familien errolda eguneratzea da, ez baita aldaketarik izan 2000. urtean lehen errolda egin zenetik. Garai hartan kide ugariko ia 20.000 familia zenbatu ziren, eta gaur egun kategoria horretan sailkatzen dira bi seme-alaba dituzten alargunak ere. Beraz, kopuru hori handiagoa izango da.
Beste aldarrikapenetako bat da Europako beste herrialde batzuen maila berean jartzea, batez ere lana eta familia adiskidetze arloan.
Bosgarren aldarrikapena euren familia eta gizarte eskaerak bilduko dituen arautegi autonomiko berria lortzean datza.