Noticias
Kide ugariko familien festa (EL PAIS)
21-Ira-2009
Familia Festa, Liluraldi Gipuzkoako kide ugariko familien elkarteak eta Euskadikoak, Hirukidek, antolatuta, 11. aldiz ospatu zen atzo Donostian. Eguna, euriak bustita eta baloi aerostatikoak, pottokek eta jolas-eremua bezalako jarduerek animatuta, 17.000 lagun inguru erakarri zituen, “zeharo arrakastatsua”, Hirukideren presidente Natalia Diez-Caballeroren esanetan, Udalaren eta Aldundiaren ordezkariak ez egotea sentitu zuen arren, eta azpimarratu egin zuen krisiak eraginda familiek duten laguntzak jasotzeko beharra. Irudian, hainbat partaide.