Bazkidetu zaitez

Hirukideko bazkide izateko BETEKIZUNAK:
- Kide ugariko familia bateko kide izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.
- Kide Ugariko Familiaren Titulua edo Familia-liburua aurkeztea.
Bazkide MAILAK:
- Eskubide osoko bazkideak: aurreko baldintzak betetzeaz gain, adinez nagusiak direnak eta jarduteko gaitasuna daukatenak. Izena emateko formularioa
- Bazkide gazteak: aurreko baldintzak betetzeaz gain, adinez nagusiak izan ez arren, 14 urtetik gorakoak direnak, bazkide izateko euren lege ordezkarien baimena behar dute eta ezin dute Zuzendaritza-Batzordean ardurarik hartu. Izena emateko formularioa
- Bazkide babesleak: Federazioari bide ekonomikoak ematen dizkieten pertsona fisikoak edota juridikoak (emaileak), elkartean bestelako partaidetzarik eduki gabe.
Bazkide babesle gisa izena emateko formularioa: ENPRESAK
Bazkide babesle gisa izena emateko formularioa: PARTIKULARRAK
- Hirukideren bazkide babesleak honakook dira: eusko Jaurlaritza, Bilboko udala, Donostiako Udala, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eroski, Euskaltel, IMQ, Mercedes-Benz.
- Ohorezko bazkideak: Elkarteko kide izateko baldintzak betetzen dituzten baina euren kide izaera juridikoarekin helburu sozialen alde egiterik ez daukaten beste elkarte batzuk edo pertsona fisiko edo-eta juridikoak. Bazkide hauek soilik ohorezkoak direnez, ez daukate kideen izaera juridikoa, ezta Zuzendaritza eta Administrazio egituretan parte hartzeko eskubidea ere, eta ez daukate inolako betebeharrik.