Hirukide. Kide Ugariko Familien Ekarteetako Euskadiko Federazioa

Kide Ugariko Familiaren Txartela

Kide Ugariko Familiaren Txartela

Euskadin Kide Ugariko Familiaren Titulua edukitzeak Eusko Jaurlaritzak Titulu horretan agertzen diren 5 urtetik gorako pertsonei emandako KIDE UGARIKO FAMILIAREN TXARTELA edukitzeko aukera ematen du. Txartel hau Euskadin Tituluaren ordez erabili daiteke, eta Tituluak berak emandako abantailez gain, Gida honetan ematen zaizkionak ere baliatu ahal izango ditu. Nork berea erabiltzeko txartel pertsonala eta besterenezina da, Euskal Autonomia Erkidegorako balio duena.

Txartela Kide Ugariko Familiaren Tituluari lotutako egiaztagiria da, eta helburu dauka kide ugariko familiek dauzkaten eta Gida honetan agertzen diren abantailen erabilera erraztea.

Kide Ugariko Familiaren Titulua eskatu ondoren, Txartelak etxean jasoko dira. Aipatu Txartelen berrikuntza Kide Ugariko Familiaren Tituluarenarekin batera egingo da. Hauen baliagarritasuna Kide Ugariko Familiaren Titulua iraungitzen den data berean iraungiko da.

Txartelak soilik egiaztatzen du kide ugariko familia bateko kidea izatea. Laguntza bakoitzak eska ditzakeen bestelako betekizunak dagokien prozedurak ezarritako bideen arabera egiaztatu beharko dira.

Denda, enpresa eta erakunde laguntzaileek Txartelarekin batera NA eskatu ahal izango dute, Txartelaren jabearen nortasuna egiaztatzearren. Erakunde laguntzaileek euren burua identifikatu ahal izango dute leku ikusgarri batean jarritako itsasgarri baten bidez, eta bertan aipatu Txartela eta “Kide ugariko familientzako beherapen berezia” esaldia agertuko dira.

Gainera, Gida Interneten bidez ere kontsultatu daiteke, helbide honetan: www.gizarte.net edo www.gizarte/guiafamiliasnumerosas.

Informazio gehiago

JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILA
Gizarteratze eta Familia Sailburuordetza. Familia Zuzendaritza
Donostia kalea, 1 -Lakua- 01010 Gasteiz
T: 945.01.93.92 - F: 945.01.91.57
familia@ej-gv.es

ARAUDI ERREGULATZAILEA

Kide Ugariko Familiak babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen arabera, (BOEren 277. alea, 2003ko azaroaren 19koa). Lege honen araudi-garapena burutzeke dago.

Gobierno Vasco