Hirukide. Kide Ugariko Familien Ekarteetako Euskadiko Federazioa

Gaurkotasuna

FAMILIA JAIA BILBON

22-Eka-2010

Aurten, eta ospakizunean parte hartu duten familientzat erosoago izan zedin, Arte Ederren Museoaren eta Toledo kafetegiaren inguruan bildu dira jarduera eta ikuskizun guztiak. Horrela, puzgarriak oso gertu zeuden elkarren artean, eta baita jarduerak eta ikuskizunak ere; beraz, familiek ez zuten Doña Casilda parkeko puntu batetik beste batera joan behar.

Klimatologia zalantzazkoa izan bazen ere, goizean jarduera ugari egin genituen; horrela, Tor Magoaren ikuskizun batez eta Herri Kirolen emanaldi batez gozatu ahal izan zuten familiek, jarduera horietan parte hartuz beren indarra eta trebezia frogatzeko aukera izan baitzuten. Atrakzio handienak zezen mekanikoa, txu-txu trena, makillaje-tailerrak eta super-jumper deritzona –beti arrakasta izaten duena– izan ziren.

Baina arratsaldean ezustekoa izan genuen, eta iragarrita zegoen bezala, euria egiten hasi zuen bostak eta erdietan (ordu eta erdi iraun zuen euri horrek). Puzgarriak bustitzeaz gain, zenbait jarduera blai eginda geratu ziren, eta beraz, jaia uste baino lehen amaituko zela susmatu genuen, baina ezta pentsatu ere. “Zaparrada” jasan genuen, atrakzio nagusietako hainbatekin jarraituz, baita tailerrekin eta tonbolarekin ere; horrela, tonbola ez zen geldiarazi, ezta euri-jasak iraun zuen bitartean ere.

Aurten ere eskerrak eman nahi dizkiegu Hirukideko familia bazkideen artean parte hartu zutenei, oso ugariak izan baitziren, eta baita Gizarte Ekintzako diputatuari, Bizkaiko Gizarteratzeko zuzendariari, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzako zuzendariari, EAEko PP alderdiaren lehendakariari eta hainbat zinegotziri eta kargu publiko eta politikori ere, bertaratu izanagatik.

Bidali ohar hau lagun bati

Gobierno Vasco