Hirukide. Kide Ugariko Familien Ekarteetako Euskadiko Federazioa

Kide Ugariko Familiaren Titulua

Kide Ugariko Familiaren Titulua

Titulu honek Nazio lurralde osoan balio du, eta balioa galdu eta iraungiko da seme-alabak 21 urte betetzean (ikaslea bada, 26 urte betetzean).

Titulua lortzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Beste nazionalitate batzuetako pertsonek, aurreko dokumentazioaz gain, honako hau ere aurkeztu behar dute:

Titulua berritzea

Kide Ugariko Familiaren Titulua familiaren kopurua aldatzen denean berrituko da, baldin-eta aldaketak familiaren mailari eragiten badio. Edonola ere, seme-alaba zaharrenak 21 urte betetzen dituenean berritu beharko da, bai honek ikasteari utzi diolako eta orduan kide ugariko familiaren izaera galduko duelako, bai honek ikasten jarraituko duelako, eta kasu honetan urtero berritu beharko du ikasketak amaitu arte.

Titulua berritzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau da:

Titulua berritzea:

Araba

GIZARTE POLITIKAREN ETA GIZARTE ZERBITZUEN SAILA
GIZARTE ONGIZATEKO FORU ERAKUNDEA
Diputazio kalea, 13- - 01001 Gasteiz
T: 945.15.10.15

Bizkaia

GIZARTE EKINTZA SAILA
Emakume eta Familia Arloa (Kide Ugariko Familiak)
Nikolas Alkorta, 4 - 48003 Bilbo
T: 944.06.80.00

Gipuzkoa

GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA/ DEPARTAMENTO DE POLÍTICA SOCIAL
Txara 2, Pº Zarategi, 99 Intxaurrondo - 20015 Donostia-San Sebastián
T: 943 11 25 11

Beste udalerri batzuk

Beste udalerri batzuetan bizi diren pertsonek Kide Ugariko Familiaren Titulua dagokien Udalaren gizarte zerbitzuen bidez izapidetu dezakete.

Kide ugariko familia bati bere izaera aitortzen dion Titulu ofiziala. Euskadin aipatu titulua eman eta berritzeko eskumena daukaten erakundeak Foru Aldundiak dira, Araban Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea, Bizkaian Gizarte Ekintza Saila, eta Gipuzkoan Gizartekintza.

Gobierno Vasco