Beherapen berriak          

 

                                               

Atal honetan agertzen diren deskontuak elkarteak azken hilabetean lortutako hitzarmenen ondorio dira. Bazkide gisa dituzun abantaila guztiak ezagutu nahi badituzu, hona jo dezakezu: http://www.hirukide.com/es/descuentos.php.

Beherapenen bat eskaini nahi baduzu, jar zaitez harremanetan elkartearekin fnumerosas@hirukide.com helbidean edo 902 44 03 03 telefonoan.

 

 

BABY NUT
Haurrentzako zapata-denda honek % 10eko beherapena eskaintzen digu denboraldiko oinetakoetan eta % 25ekoa eskola oinetakoetan, bai dendan bertan, bai Interneten bidezko erosketetan. Lehen kasuan bazkide txartela erakutsi beharko duzue eta bigarrenean bazkide zenbakia eman. Beherapen hauek ez dira aplikatuko merkealdi, eskaintza eta sustapenetan.

Informazio gehiago:
Las Viñas, 25. Santurtzi.
www.babynut.es  
 

 

CENTRAL DE VIAJES

Hirukideko bazkideek  honen handizkaria den Juliá Tours-en bidez egindako erreserba guztietan % 7ko beherapena eta beste handizkarien bidez egindakoetan % 5ekoa baliatu ditzakegu. Honez gain, erakunde ofizialei egiten zaien tarifa murriztua baliatu ahal izango dugu ibilgailuak alokatzeko. Honetarako erreserba zentralera jo behar da  (902 44 34 43 edo 914 11 74 11 telefonoak) eta Hirukideren nazio txartelaren zenbakia ematea erreserba egiterakoan. 

 

Informazio gehiago:
Central de Viajes
902 44 34 43

 

ACADOMIA

Etxeko irakasleen akademia hauek Hirukideko kide ugariko familia bazkideentzako euren eskaintza urteko matrikularen gaineko % 50eko beherapeneraino handitu dute. Gainera, akademia hauek SM argitaletxearekin akordio bat daukatenez, ikasle bakoitzaren beharren arabera errefortzu materiala doan eskaintzen digute.

 

Informazio gehiago:
Antso Jakintsua, 7. Donostia
943 44 59 56

Manuel Iradier, 24. Gasteiz
945 15 73 8