EROSKI TXARTELAK

Aurten ere berritu egin dugu Eroski Taldearekin dugun akordioa, Hirukideko bazkide garen familia guztioi deskontuak ahalbidetzen dizkiguna Euskadin BAINO EZ kokaturiko edozein Eroski hipermerkatutan eta Eroski Center edo Eroski City supermerkatutan egiten ditugun erosketetan. Promozioak 2011ko urtarrilaren 31ra arte iraungo du.

Egun hauetan zehar Hirukideren gutun bat jasoko zenuten, edo jasoko duzue, zuon etxeetan; bertan zuon txartelak eta nola erabili behar dituzuen inguruko azalpena aurkituko dituzue. Ez bazaizkizue iristen, jarri harremanetan elkartearekin guri jakinarazte aldera.


 

HIRUKIDE UDALEKUAK

Gabonetako oporraldiei begira, joan den ikasturtearen bukaeran eta ikasturte honen hasieran hiru hiriburuetan egindako udalekuen antzekoak antolatu nahi ditugu. Hasierako aurreikuspen bat izateko asmoz, interesa duzuen familiok ahalik eta azkarren jakinaraz diezaguzuen eskatzen dizuegu, 902 44 03 03 / 945 25 36 02 telefono-zenbakietara deituta edo colonias@hirukide.com helbidera idatzita, ahal bezain laster egin behar baititugu izapideak udalekuak garatu ahal izateko ikastetxe ezberdinekin.