FAMILIAKO AISIALDIA
Hainbat erakundek eta instituziok aisialdia familian emateko Hirukideko bazkideoi egiten dizkiguten iradokizunak jasotzen ditugu atal honetan. Kasu batzuetan bazkide txartela erakutsi arren ez dute prezio berezirik egiten. Familian gozatzeko gomendatu nahi duzuen jardueraren bat ezagutzen baduzue, secretaria@hirukide.com helbidera mezu bat bidalita iradoki diezagukezue.
TOY STORY 3
Sinopsia: Toy Story eta Toy Story 2ren sortzaileek jostailuen kutxa berriz irekita bueltan ekarri digute lagun-taldea. Andy nagusitu egin da eta Unibertsitatera joateko prestatzen ari da, Buzz, Woody eta gainerakoen haren etorkizun zalantzagarriari buruzko kezka pizten duena. 3Dtan eginiko oso abentura dibertigarria da, gure lagunak hatz zikinak berehala euren jostailu “berrien” gainean jartzen dituzten haur basatiz jositako haurtzaindegi batean kokatzen dituena. Jostailuok, egoera kaotiko honetan, elkarrekin jarraitzen saiatuko dira, “jostailurik atzean gera ez dadin” ziurtatuta. Bitartean, Barbiek aurrez aurre ezagutuko du Ken.
Generoa: Haurrentzako
Zuzendaria: Lee Unkrich
Urtea: 2010
SENDAVIVA
Esparrua: Natura-gune ezin hobean kokatuta, ingurumen-balioen gaineko begirune osoa duen Abentura eta Dibertsio parke honek urtero harritzen ditu haur eta helduak bertako jolas, animalia eta egiten diren ikuskizunekin.
Lekua: Carretera del Yugo, z.g. Arguedas (Nafarroa).
Ordutegia: Asteburuak eta Pilar eta Domu Santu zubiak 11:00etatik 20:00etara.
Prezioa:
Helduak: 22 euro.
12 urtetik gorako seme-alabak: 11 euro.
5 eta 11 urte bitarteko haurrak: 7,5 euro (4 urte arte dohainik).
Kide ugariko familia izateagatik haur eta 12 urtetik gorakoen gaineko % 50eko deskontua jada aplikatuta.
PANPIN BIZIDUNAK
Erakusketa: Museo honek telebistako txotxongilo ospetsuenak biltzen ditu erakusketa dibertigarrian, mundu osotik etorritako panpina bizidunen bilduma bat edukitzeaz gain.
Lekua: Topic Museoa. Euskal Herria enparantza (Tolosa).
Data: Irailaren 23ra arte.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
Sarrera:
Helduak: 3 euro.
12 urte arteko haurrak: 2 euro (2 urtetik beherakoak, dohainik).
|