|
IraAurten ere Eroski Taldearekiko akordioa berritu egin dugu, horrek Hirukideko familia bazkide guztioi BAKARRIK Euskadiko Eroski hipermerkatuetan eta Eroski Center edo Eroski City supermerkatuetan egindako erosketetan deskontuak lortzeko aukera eskaintzen digu. Sustapena indarrean egongo da aurtengo irailaren 1etik 2011ko urtarrilaren 31ra arte.
Abuztuko azken astean jasoko duzue etxean eskutitz bat zuen txartelekin, deskontu horiek baliatu ahal izan ditzazuen. Familia bakoitzak euro bateko 6 txarteleko multzo bat (20€-tik gorako erosketetarako) eta 3€-ko 18 txartel (60€-tik gorako erosketetarako), hau da, guztira 24 txartel, eta orotara 60€. Erosketen gehienezko balioa 1.200 euro da.
Ez ahaztu deskontu hauek establezimenduak izan ditzakeen beste eskaintza batzuekin metagarriak eta bateragarriak direla. EROSKI-HIRUKIDE (edo bestelako) hainbat deskontu txartel badituzue eta erosketa bakar batean trukatu nahi badituzue, kontuan hartu beharko du erosketa eskakizuna deritzona (hots, zein den erosi beharreko gutxieneko kopurua deskontua baliatu ahal izateko). Horrela, erosketa bakar batean metatu ahal izango dira, baldin-eta haren zenbatekoa txartel bakoitzean eskatutako erosketa kopuruen batuketaren emaitza baino handiagoa bada.
Adibidez. Bezero batek hiru txartel ditu:
- Euro bateko deskontua 20€-tik gorako erosketa baterako (EROSKI/HIRUKIDE)
- 3€-ko deskontua 60€-tik gorako erosketa baterako (EROSKI/HIRUKIDE)
- 10€-ko deskontua (EROSKI/TRAVEL CLUB)
Familiak hiru txartelak erosketa berean trukatu nahi baditu, erosketaren zenbateko osoa izan beharko litzateke hiruren eskakizunen batuketaren emaitza baino handiagoa (20€+60€+10€), hau da, erosketak 91€ balio izango balu, hiru txartelak erosketa horretan trukatu ahal izango lituzke. Familiak 31€-ko erosketa egingo balu, bakarrik trukatu ahal izango lituzke euro bateko eta 10€-koa, baina ez 3€-koa.
Txartel horiek baliatzeko ez da beharrezkoa Hirukideren txartela edota kide ugariko familiaren titulua aurkeztea. Hala ere, beti da gomendagarria soinean eramatea, gaizki-ulerturen bat gertatu eta eskatuz gero, lehenbailehen argitzearren.
Edozein arazo edo zalantza izanez gero, deitu 945 25 36 02 / 902 44 03 03 telefonoetara, konpondu dezagun.aso.
|
IRAILEKO UDALEKUAK
abuztuaren 30a / irailaren 6a
|
2010-2011 ikasturtea hasi aurretik egingo ditugun udalekuetan izena emateko epea zabalik dago oraindik ere. Jarduera hori Hirukideko familia bazkideei zein seme-alabak apuntatu nahi dituen beste edozein familiari zuzentzen zaie, nahiz eta kide ugariko familiak ez izan.
Lekua:
Gasteiz: Zabalgana Eskola. Nazio Batuen hiribidea, 10.
BILBO eta Donostia: Azkenean ez dira egingo, kudeaketa ugari egin eta gero, ezinezkoa izan baita udalekuak burutzeko instalakuntzarik lortzea.
Egunak: abuztuaren 30a/irailaren 6a, biak barne.
Hartzaileak: 0-16 urteko haurrak (hainbat taldetan banatuak).
Ordutegiak eta Prezioak:
Goiztiarrak: 08:00-09:30. 3 euro egun bakoitzeko.
Udalekuko jarduerak: 09:30-13:30.
* Egun 1: 10 euro
* 3 egunetarako bonua: 25 euro.
* 5 egunetarako bonua: 40 euro.
* 6 egunetarako bonua: 45 euro.
Jantoki/Ludotekako zerbitzua: 13:30-16:30.
* Haurrek janaria etxetik eramaten badute: 4 euro egun bakoitzeko.
* Haurrek janaria etxetik eramaten ez badute: 9 euro egun bakoitzeko (gutxieneko taldea: 10 haur)
Izena emateko epea eta harremanak: Abuzturen 20a, ostirala, baino lehen 659 35 98 13 telefonoan (astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00ak arte) edo abuztuaren 16tik aurrera 8:00etatik 15:00ak arte Hirukideko 945 25 36 02 telefonora deituz. Beste aukera bat da posta elektronikoaren bidez (colonias@hirukide.com), ume(ar)en izen-deiturak, adina, herria, harremanetarako telefonoa, euskara maila, interesatzen zaizkizuen egunak eta bestelako oharrak (minusbaliotasunak, alergiak,...) azalduta. Plazak mugatuak dira, eta erreserbak eskabide-hurrenkerari jarraituz egingo dira zorrotz-zorrotz; bazkideek lehentasuna izango dute.
Deskontuak: Bazkideok % 15eko deskontua izango duzue prezio orokorraren gainean. Deskontu horri beste % 3 gehitu behar zaio kategoria orokorreko familia bazarete eta % 5 kategoria berezikoa bazarete, gainera hiru anai-arrebak edo gehiagok izena emanez gero, beste % 6 gehituko litzateke. Bazkide ez diren kide ugariko familiek gehienez % 9ko deskontua izango dute kategoria orokorrekoak badira eta % 11koa kategoria berezikoak, beti ere aurretik aipatutako baldintzen arabera, eta kide ugarikoak ez diren familiek ez dute inolako deskonturik izango.
|
“BAZKIDE, EGIZU BAZKIDE BAT” KANPAINAREN ZOZKETAKO IRABAZLEAK

Dagoeneko badakigu nortzuk diren uztailaren 7an, “Bazkide, egizu bazkide bat” kanpaina amaituta, notario aurrean egindako zozketako irabazleak. Hiru sariak eta hiru familia irabazleak honakook dira:
Herrerías Blanco Familia (Getxo), 32”-ko TFT-LCD TB.
Alcorta Perurena Familia (Tolosa), Argazki-Kamera Digitala.
Tellitu Lozano Familia (Getxo), Bideo-Kamera Digitala
Bejondeiela hiru familiei! Eta gogoratu nahi dizuegu bazkide guztiei zuekin kontatzen dugula kide ugariko beste familia batzuk Hirukiden bazkidetzera animatzeko esfortzu garrantzitsua egiten jarraitzeko, bi urtean behin egiten den kanpainaren zain egon gabe.
|
UNIBERTSITATE ETA UNIBERTSITATEKOA EZ DEN GARRAIORAKO DIRU-LAGUNTZAK

Orain dela gutxi onartu dira unibertsitate ikastegietarako eta goi mailako bestelako ikastegietarako 2009-2010 ikasturteko garraio publikoko gastuei laguntzeko diru-laguntzak arabar ikasleentzat, baita unibertsitarioak ez diren arabar ikasleentzat Arabako Lurralde Historikoko ikastegietarako garraio publikoko gastuei laguntzeko diru-laguntzak ere.
Bi mota horietako eskaerak aurkeztu daitezke Arabako Foru Aldundiaren Garraio Zerbitzuan (Probintzia plaza, 6-barrua, behea - 945 18 18 18) uztailaren 1etik irailaren 30era arte.
Informazio gehiago
|
| |
Abuztuaren 1etik 15era arte gure bulegoak itxita egongo dira. Abuztuaren 16an itzuliko gara, indarberrituta eta urtearen gainontzekoari ekiteko prest.
|
| |
|

ABISUAK
Berri gehiago
Uztailaren
deskontuak
ESKAERAK ETA ESKAINTZAK
Iragarki berriak
AISIA FAMILARTEAN
Iragarki berriak
|